Cargando...
Itxi
lang('cerrar')
2024/04/24 21:49

Sanchezek bertan behera utzi du bere agenda publikoa gobernuburu gisa jarraitzen duen aztertzeko

Herritarrei zuzendutako gutun batean, Alberto Nuñez Feijoo eta Santiago Abascal PPko eta Voxeko buruzagiei, hurrenez hurren, "lokatzaren makina" martxan jartzea egotzi die Espainiako gobernuburuak. Sanchezek datorren astelehenean agerraldia egingo duela iragarri du, erabakiaren berri emateko.
2024/04/24 21:01

Konfiantza-galdea planteatzea edo Presidentetza beste sozialista bati laga, Sanchezen aukeren artean

Espainiako Gobernuko presidenteak ezin ditu Gorteak maiatzak 30 baino lehen desegin. Sanchezek balizko konfiantza-galdean ez luke gehiengo osorik beharko, eta bere esku duen tresna politiko bat da.
2024/04/24 20:50

Sozialistek babes osoa agertu diote Sanchezi, eta PPk bitimarena egitea egotzi dio

Anduezaren esanetan, "eskuinak eta ultraeskuinak muga guztiak gainditu dituzte". Feijook, ostera, "utzikeria" eta bere burua biktimizatzea leporatu dio Sanchezi, Kataluniako eta Europako hauteskundeen aurrean hautesleak "polarizatzeko eta mobilizatzeko" asmoarekin.
2024/04/24 21:36

Chivitek eta Morantek gutuna irakurtzeko deia egin dute: ''Sanchezek bihotza ireki du''

Nafarroako presidenteak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unbiertsitate ministroak adierazi dutenez, Sanchezek "bihotza zabaldu du", eta gutuna irakurtzeko gonbita luzatu diete herritarrei.
2024/04/24 21:37

Pedro Sanchez: 'Hala eta guztiz ere, nire herrialdeko Justizian sinesten jarraitzen dut'

"Gaur bezalako egun batean, eta ezagutu ditudan albisteen ondoren, hala eta guztiz ere, nire herrialdeko justizian sinesten jarraitzen dut". Horrela mintzatu da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan egindako kontrol saioan.
2024/04/25 07:37

Illa, Aragones eta Puigdemonten arteko hiruko lehia erdigunean dela, gauerdian abiatuko da kanpaina Katalunian

Gehiengo argirik gabe eta agertoki posible bat baino gehiagorekin, gaur abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian. Zalantzarik gabe, Sanchezen azken erabakiak izango du eragina.
2024/04/25 09:24

EAJk bilera sortarik ez egitea eta "boterean jarraitzeko presak" edukitzea kritikatu du Otegik

EH Bilduko buruzagiak "joko arau ezberdinak" eskatu dizkie jeltzaleei eta sozialistei: "Bestela, betikoak izango dira betikoa egiten". Bestalde, EAJ-PSE ituna tarteko, Legebiltzarreko Mahaian dagozkien bi lekuetatik bakarra izango dutela aurreikusi du. "Legitimoa da baina ez demokratikoa".
2024/04/24 12:30

EAJk eta PSE-EEk bilera egingo dute astelehenean, gobernua osatzeko negoziazioak abiatzeko

Bilera 11:30ean egingo da Sabin Etxean. EAJren izenean Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeriak parte hartuko dute, eta PSE-EEko ordezkaritza Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gilek osatuko dute. Bestalde, EAJk ez du bilera errondarik egingo.
2024/04/25 05:00

Itsasoaren tenperatura 0,23 gradutan berotzen da hamarkadako Euskadin, munduko batezbestekoaren gainetik

EHUko ikerketa baten arabera, temperatura igoeraren eraginez, gure kostaldeko makroalgak desagertzen ari dira. Ekosistemak sortzen dituzte makroalga horiek eta, ondorioz, desagertzeak kalte handia ekar lezake hainbat espezierentzat.
2024/04/25 08:02

Tiktokek bertan behera utzi du Lite bertsioaren sari programa, Europako Batzordeak galdegin bezala

AEBn, sare soziala saltzera behartzen duen legea auzitara eramango duela iragarri du konpainia txinatarrak. Argudiatu duenez, balizko debekuak AEBko zazpi milioi enpresaren "txikizioa" ekarriko luke eta 170 milioi erabiltzaile "isilarazi".
2024/04/24 16:17

Itsasmendiren txakolin mota bat, 2024ko ardo zuririk onena

Itsamendi Artizar txakolinarekin, Bizkaiko upeltegiak Urrezko Bacchus Handia lortu du nazioarteko lehiaketa batean, eta 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.
2024/04/24 12:22

Iker Muniainek ez du Athleticen jarraituko

Hala iragarri du jokalariak berak Athleticek zabaldutako bideo baten bidez. Aurrelari nafarrak 15 denboraldiren ostean utziko du talde zuri-gorria.
2024/04/24 15:49

Honela esan die Munianek taldekideei erabaki duela Athleticen ez jarraitzea

Une oso hunkigarria izan da, talde zuri-gorriaren kapitainarentzat ere bai. Iker Munianek berak eta Athleticeko beste jokalari batzuek ezin izan diote negar egiteari eutsi.
2024/04/24 12:14

Hertzainak taldearen ''Aitormena'' abestiari erreferentzia eginez agurtu da Muniain

Athleticeko kapitainak denboraldi amaieran taldea utziko duela iragarri du asteazken honetan, sareetan argitaratutako bideo batean. Hertzainaken "Aitormena" abestiari erreferentzia egin dio.
2024/04/24 22:20

Iñaki Williams, Muniainen gainean: ''Eskerrak ematea merezi du, soilik hori, ordezkatu duenagatik''

Nico Williamsek ere izan du Bilboko taldeko kapitaina hizpide, San Mamesen asteazkenean egindako mahai-inguru batean: "Beti lagundu izan dit, ahalik eta gehien", adierazi du.
2024/04/24 18:22

Laboral Kutxa taldea Tourrean izango da

Frantziako Tourraren gonbidapena jaso du abuztuaren 12tik 19ra jokatuko den lasterketen parte hartzeko.
2024/04/24 23:43

Bera Bera eta Bidasoa, 2024ko Euskal Kopako txapeldunak

Finalean, Bera Berak Errotabarri menderatu du, 19-37, eta Bidasoak Erromoko Eskubaloia taldea hartu du mendean, 20-41. Bi finalak Ermuan jokatu dituzte, Miguel Angel Blanco kiroldegian, eta giro ederra izan da bertan.
2024/04/24 19:16

Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan

Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
2024/04/24 20:37

Ane Campos: ''Derbi bat guretzat oso garrantzitsua da eta espero giro oso ona eta lagunartekoa egotea''

Ane Camposek, Eibarreko jokalariak, Athleticen aurka Ipuruan igandean jokatu duten F Ligako 25. jardunaldiko derbiaren inguruan hitz egin du.
2024/04/25 07:56

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
2024/04/24 16:39

Sabin Salaberri: "Aitak biolina jotzen zuen, amak abestu; haiengandik jaso nuen musika zaletasuna, umetan"

Armentiako Prudentzio Deuna Lagunen Kofradiak aurtengo domina Sabin Salaberriri eman dio. Musikagintzan -klasikoan konposatu du batez ere baina Amets pop taldean ere aritu zen, 60 eta 70eko hamarkadan- eta euskaltzaletasunean asko eman du Salaberrik, eta azken urteotan eskertza jasotzen ari da.
2024/04/24 14:19

Miren Agur Meaberen itzulerak

'Itzulerak' amaren jaioterrira itzuli den familia baten historia da. Eta hamaseigarren menderako bidea ahalbidetzen duen haritz bati buruzkoa. Eta mende batetik besterako itzulia egingo duten pertsonaiena. 'Desberdina' omen da eleberri hau. Hala esan izan dio Meaberi irakurleren batek
2024/04/24 12:50

Eneko Andueza: "Onuragarria litzateke galdeketa legealdi honetan egitea"

Batzuek "obsesio independentistak" alde batera utziz gero, uste du bideragarria dela legegintzaldi honetan bideratzea akordioa, Gorteen onarpena eta galdeketa.
2024/04/24 12:50

Eneko Andueza: "Onuragarria litzateke galdeketa legealdi honetan egitea"

Batzuek "obsesio independentistak" alde batera utziz gero, uste du bideragarria dela legegintzaldi honetan bideratzea akordioa, Gorteen onarpena eta galdeketa.
2024/04/24 16:39

Sabin Salaberri: "Aitak biolina jotzen zuen, amak abestu; haiengandik jaso nuen musika zaletasuna, umetan"

Armentiako Prudentzio Deuna Lagunen Kofradiak aurtengo domina Sabin Salaberriri eman dio. Musikagintzan -klasikoan konposatu du batez ere baina Amets pop taldean ere aritu zen, 60 eta 70eko hamarkadan- eta euskaltzaletasunean asko eman du Salaberrik, eta azken urteotan eskertza jasotzen ari da.
2024/04/24 14:42

Ene be, bitartasunaren aurka

Garazi San Martin Garawe Cejota bihurtzen da oholtza gainean. 'Ene be' ikuskizuna prest du jendaurrerako: bitartasunaren aurkako mezuz.
2024/04/24 14:19

Miren Agur Meaberen itzulerak

'Itzulerak' amaren jaioterrira itzuli den familia baten historia da. Eta hamaseigarren menderako bidea ahalbidetzen duen haritz bati buruzkoa. Eta mende batetik besterako itzulia egingo duten pertsonaiena. 'Desberdina' omen da eleberri hau. Hala esan izan dio Meaberi irakurleren batek
2024/04/24 08:31

Nerea Ibarzabal: "Zauri bat zabaldu dit ring-ak, barruan neukana, norbaiten kontra egitekoa"

Nerea Ibarzabalen Bar Gloria da iaz maileguan gehien hartu zen euskarazko liburua. Bertsotan bezala literaturaren ere bere lekua topatu du Nereak, ez edonola gaienera; baina guk lekuz kanpo jarri nahi izan dugu, ring batera igo gara, hori delako beretzat literatura ere, "kolpe bat mahai gainean".
2024/04/23 12:12

Onintza Legorburu: "Euskararen alde bai, baina beste garai batzuekin alderatuta indiferentzia somatzen dut"

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egiten ari dira gaur, apirilak 23, Gasteizko Europa Jauregian, eta Onintza Legorburuk bertan, "Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian: Diskurtsoak Etnizitatetik Harago" izeneko hitzaldia eman du.
2024/04/23 12:00

Garraiobideei buruzko solasaldia

Ane Irazabalek, Arantxi Padillak eta Nerea Sarriegik garraiobideak izan dituzte hizpide.
2024/04/23 09:26

Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea

EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.
2024/04/22 21:56

Mikel Mancisidor: "Herrian irabaztea beti da berezia"

Puntista mutrikuarrak Euskal Herriko Elite txapelketako finala irabazi zun jaioterrian. Goitiarekin bikotea osatuz, Celaya eta Bailo menderatuz zituzten.
2024/04/18 10:11

Zuri zorionak (apirilaren 21etik 27ra)

Apirilaren 21etik 27ra bitartean urteak bete dituzuen 3 klubeko kideei, zorionak eta musu handi bana. Hemen dituzue bidalitako argazkiak. Ikusi zein politak diren!
2024/03/21 12:44

Antsoaingo Ezkaba eskola

3 Ene Kantak saioko lagunek Antsoaingo Ezkaba eskolako umeekin batera ikuskizun ederra eskaini dute. Gozatu!