Kargatzen...
Itxi

Ekimena

Errefuxiatuen eskubideen aldeko karabana batek Euskal Herria zeharkatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ekimenaren helburuetako bat erakunde lokalek Europako migrazio politikak mantentzen duten ardura agerian uztea da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Mugak Zabalduz' karabana Hendaiatik abiatu da gaur goizean, errefuxiatuen eskubideen alde, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak babestuta. Erakunde lokalek Europako migrazio politikak mantentzen duten ardura azaleratu nahi dute antolatzaileek, besteak beste.

Bizia kapitalaren interesen aurretik lehenesten duen gizarte eredua aldarrikatu nahi dute antolatzaileek, pertsona guztiek dituzten eskubide eta berme sozialak erabat onartu ahal izateko.

Euskal Herriko hainbat tokitan barrena ibiliko da karabana hiru egunetan. Hendaian abiatu dute ibilbidea, pertsona migratzaileak barneratzeko zentroan, "atzerritartasun legearen bidez ohikoa bihurtu den arrazismo instituzionala" salatzeko asmoz.

Halaber, Frantziako eta Espainiako mugen arten "bero-beroan egindako kanporatze sistematikoak" kritikatu dituzte, baita Espainiako armadak eta NATOk Bardean antolatzen dituzten guda-entseguak ere.

Bestalde, arma-industria eta Euskal Herrian egoitza duten segurtasun-enpresak salatu nahi ditu 'Mugak Zabalduz' ekimenak, "armen irabazizko negozioa elikatzen" dutela argudiatuta. Karabanak Bilboko portuan ere egingo du geldialdia, gatazkan dauden herrialdeetara arma-edukiontziak bidaltzen direla gaitzesteko.

Bideoak (1)