Kargatzen...
Itxi

Elkarretaratzea

Errazkini eta Intxaurrandietari babesa erakutsi diete Azpeitian

EITB.EUS

Leer en Castellano

Zubietako erraustegiaren kontratua eteteagatik epaituko dituzte gestore ohi horiek. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatu du bi auzipetuentzat.

Zubieta erruatsegiaren lanak. Argazkia: EFE

Ehunka lagun bildu dira larunbat arratsalde honetan Azpeitian (Gipuzkoa) Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren kudeatzaile ohiei babesa erakusteko elkarretaratzearekin bat eginda. Gainera, parte-hartzaileek aldarrikatu dute "erraustegiak alternatibak dituela".

Zubietako erraustegiaren aurreko proiektuaren kontratua eteteagatik Espainiako Kontu Auzitegian epaituko dituzte Bilduko kide horiek datorren apirilaren 12tik aurrera. Erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoa bere gain hartzea eskatu du bi auzipetuentzat Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), 40 milioi euro baino gehiago, hain zuzen ere.

Errazkin Gipuzkoako Ingurumen zinegotzia eta GHKko administrazio kontseiluko burua izan zen aurreko legealdian, eta Intxaurrandieta lurraldeko zaborrak kudeatzeko erakundearen buru.

Albisteak (2)