PRIMERANen estreinatuko da urriaren 29an. Bezperan, halaber, aurrestreinaldi handia izango da Azpeitian, telesaila grabatu den herrian. Bertan, protagonistak, gainerako lantaldeko kideak eta gonbidatu bereziak izango dira.
EITBren partaidetza duten "Estu" eta "Aloka(h)iru" euskarazko fikzioak telesailen jaialdiaren 13. edizioan izango dira, eta EITBk presentzia nabarmena izango du bertan. 'Formatu txikiak, talentu berriak' deialdiaren emaitza dira.
Minbizi ginekologikoaren eta bularreko minbiziaren aurka ikerkuntzaren korrontera konektatzen gara. Bakarrik ikerketari esker aurkitu eta garatu ahalko ditugu tratamendu berritzaileak, pertsonen bizia luzatzea eta bizi-kalitatea hobetzea ekarriko dutenak. Parte hartu EITB Maratoian.
'Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera' izango da bularreko minbiziari eta ginekologikoari eskainitako elkartasun ekimenaren leloa. Herritarrek egingo duten olatu kolektiboa, berriz, kanpainaren elementu bereizgarria.
Tradizio handia du Balmasedan putxera lehiaketak. Baina nondik ote dator? Kontu hauek eta beste asko zuzenean ikusiko ditugu 12:30etik aurrera, ETB1en eta ETB1 ONen. Ez galdu "ETB Zuzenekoak", gure ohiturak, jaiak eta emozioak elkarrekin biziz.