Araba Euskaraz
wow, Araba Euskaraz 2017ko abestia
AA|Radio Vitoria
Bastidara hurbildu gara abestiaren xehetasunak ezagutzeko. Musika Iñaki Ortiz de Villalbak egina eta letrak Orlando Arreitunandiarenak, beraiekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da Araba Euskarazen aurtengo edizioa. Gaur abestia eta bideoklipa aurkeztu dute. Iñaki Ortiz de Villalbaren musika eta Orlando Arreitunandiarenak hitzak: "Bastida herriaren isla da, gure arbasoek sortu zuten, lan handia eginda baina aurrera begiratu behar zela kontuan hartuta. Euskera ez da kanpotik datorren jendearen kontu bat, Bastidan eta Errioxan euskaldunak bagarela oihukatu nahi dugu".
Ketxu Bedialauneta Bastida ikastolako zuzendariarekin ere hitz egin dugu, lurraldeaz eta ikastolak bizi duen egoeraz.
Soul, pop eta ska erritmoak nahasten ditu aurtengo kantak: "Erronka bat izan da bakarlari lana, dantzagarria da eta azken finean horrelako egun batek behar duen doinua". Hau da aurtengo abestia: WOW.
Mundu berriak, nahi ditugu ikusi
nondik gatozen, ahaztu gabe
gure sustraiak, utzi nahi ditugu
jaio ginenean bezelaxe
Wow esanda bidaia hasten da
Wow izarren artera
Wow bertatik osatu nahi dugu
Wow Araba Euskaraz
Araba Euskaraz
Wo-u-oh, Bastidan
Araba Euskaraz
Wo-u-oh, Errioxan
Bastidan hartu, espazio hontzia
helmuga non den, ez dakigula
Urratsez urrats, osatuko dugu
amore eman gabe, sekula
Unibertsoaren zati, Bastida
zeharkatu dugu, bere oskola
Nahiz espaziotik, txiki ikusi
itzela da gure ikastola