Your browser doesn't support HTML5 audio.
Imanolek Etxahun eta Etxahun diskoa 1980an plazaratu zuen
Etxahun eta Etxahun, biak ala biak Zuberotarrak, Barkoxekoa bata Irurikoa bestea. Lehena Pierre Topet Etxahun ezizenez ezaguna Barkoxen 1786an jaio zen, 18. mendean eta 76 urte geroago hil zen 19. mendean jaioterrian. Biga Pierre Bordazarre alta, Etxahun Irurin jaioa artzain eta laboraria, XX. mendeko euskal idazlea, musikaria eta pastoralgilea, euskaltzain urgazlea izana. Diskoaren orrietan Xabier Amurizak dio Pierre Topet Etxahun euskal literaturan handiena dela eta “Euskal literatura guztia suak harturik, bakar bat salbatzeko aukera gerta banendi, ez nuke dudarik: Etxahun Barkoxekoa”.