Cargando...
Cerrar

Radio Vitoria

Your browser doesn't support HTML5 audio.

OM diskoa da Izaro Andres Mallabiar kantariaren lehena

Izarok bere lehen diskoan OM borobilean 13 kanta ditu bildu. Izaro Andres Zelaieta kanta-autorea Mallabin jaio zen 1993an. Diskoa OMera eramateko bidaide, musika lagun izan ditu Ane Batida, Oier Flores eta Iker Lauroba. Hiru hizkuntzetan kantaturikoak jaso ditu, ingelesez, gazteleraz eta euskaraz. Crowdfunding bidez finantzaturiko diskoa.