ZERBITZUAK
Abian da Lautadako Ekonomatua, euskaraz aritzeko eta euskaraz erosteko gune berria
Lautadako Euskararen Komunitateak aurreko uztailean martxan jarri zuen ekimen hau eta dagoeneko 325 bazkide dira
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lautadako Euskararen Komunitateak martxan jarri zuen proiektua aurreko uztailean, hizkuntza-ohiturak euskarara eramateko helburuarekin eta elikadura kontsumo-ohiturak aldatzeko asmoz. Ekonomatuan erosi ahal izateko kide izan behar zara eta dagoeneko 325 bat bazkide dira eta astero 4-5 lagun berri gehitzen dira. Agurain erdialdean kokatzen den gune berri hau ez da denda bat. LEK-ko 20 boluntariok egiten dituzten txandei esker irekita egoten da.