Cerrar

ZONA MIXTA

"Euskara: marka eta erronka". Euskararen erabilera kirol-arloan hizpide

60 pertsona bildu ziren Europa Biltzar Jauregian Arabako kirol-esparruan euskararen egoera zein den aztertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskara eta kirola izan ziren joan den astean protagonistak Europa Biltzar Jauregian. 60 pertsona inguru elkartu ziren bertan euskarak kirol-arloan zer-nolako egoera bizi duen eztabaidatzeko. Kirolariek, entrenatzaileek, teknikariek, gurasoek, kazetariek... beraien ekarpenak egin zituzten gaur egungo egoera aztertzeko eta  irtenbideak proposatzeko, etorkizunean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Gure "Zona Mixta"-n hainbat protagonista entzun ahalko dituzu, Ricardo Guerraren eskutik: Aitor Ruiz de Luzuriaga, Kerman Perez de Heredia, Amaia Castresana eta Aitzol Antolin, besteak beste.

Audios (1)