23:10ean
Patxi Zabaleta eta Martin Garitano, asteleheneko 'Azpimarra+'n
A.H.
EITB
Maddalen Iriarte bi politikariekin solasean izango da.
Astelehen honetan, 'Azpimarra+' saio bereziak bi gonbidatu izango ditu: Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Maddalen Iriarte bi politikariekin solasean izango da Euskadik bizi duen egoeraren inguruan eta gaurkotasun politikoaren gaineko hausnarketa sakona eginez. Horrez gain, Ander Iturrioz, Ainhoa Aznarez eta Asier Blas kolaboratzaileek analisian lagunduko dute solasaldi mahairen inguruan.
'Azpimarra +' astelehen honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en.