Cerrar

Igandean

Gorpuetan sortzen diren intsektuen ekosistemak aztergai 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Gainera, smartphonetako komunikazio-teknologiez eta nanotoxizitateaz arituko dira.

'Teknopolis', Oihana Jauregi. EITB

Aste honetako 'Teknopolis' saioa Euskal Herriko Unibertsitateko Auzitegi Entomologia Sailean izango da eta bertan animalien hilotzak nola aztertzen dituzten ikusiko du. Izan ere intsektuek ekosistema definitu bat eratzen dute animaliaren gorputz hilean, eta elikatze-prozesu horretan bereb arteko ordena errespetzen dute. Haiek egiten duten lanari esker, besteak beste, gaixotasunak zabaltzeko arriskua gutxitzen dute.

Horrez gain, smartphonetako komunikazio-teknologiez ere arituko da 'Teknopolis'. Aste honetan NFC teknologiari buruz hitz egingo dute, smartphone edo telefono adimendunetan pixkanaka ezartzen ari den haririk gabeko komunikazio-sistemari buruz, hain zuzen.

'Teknopolis'ek gainera, nanotoxizitatea aztertuko du, izan ere, gaur egun nanoegituren inguruan dagoen erregulazioa oso orokorra da, eta ikerketa egitea ezinbestekoa da zientzialariek, arautze-agentziek eta industriak estrategia bateratu bat landu dezaten. CIC biomaGUNE ikerketa zentroak kongresu bat antolatu du, nanoegituren segurtasuna eta haien inguruko arautze-sistemari buruz gogoeta egiteko, eta berta izan zen 'Teknopolis'.

Amaiatzeko Gertutik sailak Niels Reichart ikerlari eta zientzilaria hartuko du protagonsita. Alemanian jaio eta bizi ondoren, Europa osoan zehar aritu da lanean, eta ikerketak Donostiara ekarri ditu, hemen baitu orain bere bizilekua. Kimikan doktorea da, eta Donostiako parke teknologikoan dagoen CIC biomaGUNE ikerketa-zentroan ari da lanean, karbohidratoak ikertzeko metodoak garatzen.

'Teknopolis' igande honetan emitituko da 11:45ean ETB-2n eta 15:30ean ETB-1en.