Ogasun Ministerioak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria beste urtebetez luzatzea adostu dute.
Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari konpromisoak betetzea eskatu dio, une honetan bere kreditua "zenbaki gorritan" dagoelako. Horren aurrean, alderdi horrekin sinatutako akordioak beteko dituela ziurtatu du Sanchezek.
AA sortzailearen beste eredu batzuek ez bezala, Xren chatbot-aren bertsio berriak, Grok 2 izenekoak, ez du mugarik pertsonaia ospetsuen irudiak sortzeko orduan, eta 'deepfake'-ak sor daitezke horrekin. Hori horrela, halakoez bete da Elon Musken sare soziala.
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
Bilboko Sala BBK aretoko kanpoaldean bihotz solidario erraldoia jarri du, eta bertaratzen direnek aukera izango dute botoiari sakatu, bihotza taupadaka jarri eta ekarpena egiteko asteazkenean (abenduak 11), egun osoz.
Hauxe da Retina Araba Begisare elkarteak egin duen ikerketa baten ondorio nagusia. Gasteizko udalak ikusmen urritasuna duten pertsonen segurtasuna eta autonomia areagotzeko neurri gehiago hartzeko konpromisoa hartu du.
"Mirentxu" bi ekitaldiko pastoral lirikoa 1910ean konposatu zuen Jesus Guridik. Unai Urrecho izan da musika zuzendaria, BOSek eta Bilboko Koral Elkarteko koru mistoak eta haurren koruak parte hartu dute, Vanessa Goikoetxea, Carmen Artaza eta Julen Garcia abeslariekin, besteak beste.
"Ele eta Hitz" liburuan, solasaren, mintzoaren, hizkuntzaren sorrerara joan-etorriko bidaia apailatu du Irigarayk, giza izatearen muinera txangoa, azken batean, bultzi-leihotik "marabila bat den" bilakaeran giltzarri izan direnei erreparatuz.
09:00etan hasiko da, EITBren Bilboko egoitzako dei-gunean; eta, ohi bezala, 150 aurpegi ezagun baino gehiago hartuko dituzte bertan. Aurten, 25. urteurrena ospatuko du EITB Maratoiak.
Athleticeko aurrelariak bosgarren eta 45. minutuetan egin ditu golak. Garaipena lortuta, euskal taldeak, sei partida jokatuta, 16 puntu ditu, eta sendo dabil sailkapeneko lehen zortzi postuetako bat eskuratzeko lehian.
Iñaki Williamsek sartu ditu Athleticen bi golak, Istanbulen jokatutako partidan. Horrenbestez, zuri-gorriek 16 puntu dituzte txapelketan, sei jardunalditan.
Oso parekatua izan den neurketan, Azu Muguruzaren jokalariek, kanporaketako lehen partidan, final zortzirenak eskura utzi dizkien emaitza lortu dute: itzuliko partidan, Donostian, edozein garaipenek emango lioke sailkatzea IDK Euskotreni.
FIFAK ofizial egin du 2030eko futboleko Munduko Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak abenduaren 12an Anoetan jokatuko duten Dinamo Kieven kontrako Europa Ligako norgehiagokari buruz hitz egin du.
Amaia Aldai egungo txapeldunak Goiuri Zabaleta izango du aurkari igande honetan Sestaon jokatuko duten Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Indartsu daudela esan dute biek, finala gogorra izango dela azpimarratzeaz gain.
Fermin Muguruzak esklusiban iragarri du Biba Zuek! saioan 2025eko Urriaren 4ean biraren azken kontzertua emango duela Iruñeako Nafarroa Arenan. Sarrerak Abenduaren 17an jarriko dira salgai goizeko 9etan.
EITB Maratoiaren testuingurua baliatu dugu "Faktoria"n gaitz kardiobaskularren inguruan hitz egiteko. Ikstusa izan dugu hizpide Patricia de la Riva neurologo eta Biogipuzkoan gaitz neurobaskularren ikerketa-lerroaren buruarekin.
Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Erakundeak batez ere iparraldeko legatzaren arrantzan % 20ko murrizketa izatea kritikatu du. Gipuzkoako Kofradien Federazioaren hitzetan, baxurako euskal flotari dagokionez "ez da aldaketa handirik izan", eta badirudi egoera aurtengoaren antzekoa izango dela.
Leire Narbaizak eman digu bere kasuaren berri Faktorian: etxean agertutako hezetasun batzuen harira, hamarkada bat darama epaitegien bueltan. Inma Ansotegi abokatu eta zuzenbidean lizentziatuarekin eta Augusto Maeso epailearekin aztertu ditugu epaitegietako epe eta atzerapenak.
Fronte Popularra Berriaren barruan EHBairen diputatua denak azpimarratu du Asanblada zatituta dagoela, eta horrek beharrezko egiten duela bataren eta bestearen babesak bilatzea.
Elkarrekin-Gipuzkoako batzarkide taldeko bozeramaileak argi utzi du Gipuzkoan, EAJ-PSE foru gobernuaren esku dagoela aurrekontuak norekin adostu nahi duten erabakitzea, jakinarazi dietenez, "ezer ez dagoelako sinatuta eta hori horrela, jokoak zabalik jarraitzen duelako".
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak "Faktoria"n defendatu du erakunde publikoen artean etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua, doan uztea, atzean "helburu sozial" bat dagoelako. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko erronka nagusia eskaintza areagotzea dela azpimarratu.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak zehaztu du Euskararen normalizazioan jauzi bakarra ez, jauzi asko eta arlo askotan eman behar direla.
Berrojalbizen arabera, eskaintza eta eskaria orekatu bitartean jarraituko da pizgarrien sistemarekin, batez ere, gazteei laguntzeko helburua izango dute. Gainera, baieztatu du lanean ari direla Ministerioarekin gune tentsionatuak izendatu ahal izateko dokumentazioa helarazi eta tramitazioa ixteko.
Donostiako alkateak UEFAren axolagabekeria salatu du baina Realarekin neurriak landu dituztela argitu du segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, fan zonaldea eta ibilbidea erdigunetik urrunduz.