Bere burua babesteko
Mapatxe batek zakila erauzi dio, bortxatzen ari zenean
Erredakzioa
The Sun egunkari britainiarrak argitaratu duenez, kirurgialari plastikoak gizonaren sexu-organoak berriz ezartzen saiatzen ari dira, baina lagunek "lan egiteko ezer gutxi" geldituko zaiola esan dute.
Alexander Kirilov, 44 urteko errusiar bat, lagunekin asteburu pasa joan zen. Mozkortuta zegoela, mapatxe bat bortxatzea ideia bikaina iruditu zitzaion, baina animaliak garaiz erreakzionatu zuen. Mapatxeak bere erasotzailearen gainera jauzi egin zuen eta zakilean hozka egin zion, horrela argitaratu du The Sun egunkari britainiarrak.
"Mapatxea ikusi nuenean ondo pasatzeko aukera ona iruditu zitzaidan", esan die Kirilovek zauria ikustean aho zabalik gelditu diren mediku errusiarrei. Orain, kirurgialari plastikoak gizonaren sexu-organoak berriz ezartzen saiatzen ari dira, izan ere, mapatxearen hozkada bortitzaren ostean txikituta gelditu dira.
Gertakaria ikusi zuen lagunetako batek gizonaren zakilak berriz funtzionatu dezakeen arren, kirurgialariek animaliak erauzitakoa berriz ezarri ezin dutela esan du. "Hori betirako joan da eta, hortaz, lan egiteko gauza handirik ez zaio geldituko", gaineratu du.