Opari bikaina
Etxe bat opari, Chavezen twiterraren hiru miloigarren jarraitzaileari
Erredakzioa
Irabazlea Natalia Valdivieso da, 19 urtekoa. Etxebizitza sorterrian egokitu zaio, eta laster joango da bertara.
Hugo Chavezen Twitterreko hiru milioigarren jarraitzaileari etxe bat oparitu diote. Etxea Venezuelako Gobernuak berak emango dio.
Irabazlea Natalia Valdivieso da, 19 urtekoa. Etxebizitza sorterrian egokitu zaio, Margarita Uhartean, eta laster joango da bertan bizitzera.
Hugo Chavezek zoriondu egin du irabazlea. Chavez @chavezcandanga izenarekin agertzen da Twitterren.
Venezuelako agintarien arabera, oparia Chavezek bere herritarrei dien maitasunaren erakusgarri da.