Your browser doesn't support HTML5 video.
Gasaren tarifa arautua
Tarifa arautura aldatzea eskatu duten familia askok urtebete itxaron beharko dutela esan dute gas konpainiek
Gasaren prezioaren gorakadak, milaka familia tarifa arautura aldatzea ekarri du. Baina, askorentzat, aldaketa ez da garaiz iritsiko. Espainiar Estatuan tarifa hori eskaintzen duten 4 konpainiek abisatu dute, eskaera zaparradaren aurrean, erabiltzaile askok urtebete ere itxaron beharko dutela.