Your browser doesn't support HTML5 video.
Aurrekontuak
2024rako aurrekontuak % 5 inguruko igoera izango duela baieztatu du Azpiazuk
Ekonomia eta Ogasun sailburuak jakinarazi du datorren asteko gobernu bileran onartuko dutela proiektua. "Bistan denez, osasuna indartuko dugu, eta hezkuntzak baliabide gehigarri garrantzitsuak izango ditu. Gazteria babesteko neurriak ere aurreikusita ditugu, besteak beste", zehaztu du.