Your browser doesn't support HTML5 video.
MAIATZAREN 1A
EAEko CCOOk eta UGTk ''erakundeen legitimitate demokratikoa'' eskatu dute, ''giro baldarrari aurre egiteko''
Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek, Loli Garciak eta Raul Arzak, hurrenez hurren, Espainiako krisi politikoari buruz hitz egin dute manifestazioari ekin aurretik. Manifestazioaren leloa "Enpleguaren alde. Lanaldi gutxiago, soldata hobeak " izan da.