Filiala
Fagor Brandten ordainketak etetea agindu du Frantziako auzitegi batek
Erredakzioa
2022/11/02
Aurretik, ordainketak eteteko espedientea aurkeztu eta hartzekodunen konkurtsoan sartu izan da Fagor Etxestresnakeko Frantziako filiala.
Fagor Branden ordainketak etetea agindu du Paris iparraldeko Nanterre hiriko (Frantzia) auzitegi batek, enpresak berak ohar batean azaldu duenez. Fagor Etxetresnak enpresaren Frantziako filialak sei hilabeteko behaketa aldia abiatu zuen, eta, atzo bertan, ordainketak eteteko espedientea aurkeztu eta hartzekodunen konkurtsoan sartu zen Fagor Brandt.
Epaitegiaren zaintzapean egonda, jarduera jarraitzeko konponbideen bila ari da Fagor Brandt, "ahal duen neurrian" enplegua, hornitzaileen eta haien kideen interesak mantentzen duen bitartean.
Frantziako filialak ia 2.000 langile ditu Frantzian, eta lau lantegi ditu, Aizenai eta La Roche, Yon (Vendee ), Vendome (Loir- et- Cher) eta Orleans (Loiret).
Frantziako Gobernua
Gaur bertan, Fagorren krisiak eragin zuzena duen eskualdetako ordezkariek Brandentzat ''Frantzian etorkizun industriala aurkitzeko'' asmoa berretsi dute, Gobernuko iturriek azpimarratu dutenez.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)