Itxi

Krisia Fagorren

Incasa enpresa ere hartzekodunen konkurtsora, Fagorrek bultzatuta

Erredakzioa

2022/11/02

1,2 milioiko zorra zuen Fagorrek Mungiako Incasa enpresarekin.

Incasa Mungia

Incasa Mungiako (Bizkaia) enpresak ere hartzekodunen konkurtsoan sartzea eskatu du, Fagor Etxetresnaken krisiak bultzatuta.

30 bat langile ditu Incasak, eta garbigailuentzat aluminiozko piezak ekoizten ditu. Fagor dute bezero nagusi, eta 1,2 milioiko zorra du kooperatibak Mungiako enpresarekin. Halaber, hainbat eskaera ekoiztuta dituzte dagoeneko Fagorrentzat.

Langileen iturriek jakinarazi dutenez, atzo eskatu zuen enpresa abokatuak hartzekodunen konkurtsora sartzea.

Incasak, aurretik ere, lan erregulazio txostena aurkeztua zuen. Ondorioz, kontratuak eten eta langabezian geratuko dira langileak.