Krisia Fagorren
Fagor Etxetresnakek Edesarentzako hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Erredakzioa
2022/11/02
Fagorrek jakitera eman duenez, bihar edo datorren astean eskatuko du Grumal eta Proiek enpresentzko hartzekodunen konkurtsoa.
Fagor Etxetresnakek Basauriko Edesa kooperatibarentzako hartzekodunen konkurtsoa eskatu du gaur, enpresaren iturriek ezagutzera eman dutenez.
Aste honetan bertan, Donostiako merkataritza arloko epaitegiak onartu egin du Fagor Etxetresnakek eta Fagor Irelandek eta Mastercookek elkarrekin aurkeztutako borondatezko hartzekodunen konkurtsoa.
Joan den astelehenan aurkeztu behar zuen Edesak borondatezko hartzekodunen konkurtsoa, baina atzeratzea erabaki zuen izapidetza gauzatu ahal izateko beharrezkoa zen dokumentazioa bildu ahal izatea. Goizeko azken orduan aurkeztu dute azkenik.
Enpresako iturriek adierazi dutenez, bihar edo datorren astean eskatuko dute Grumal eta Proiek filialentzako hartzekodunen konkurtsoa.