Itxi

Fagor Etxetresnak

Tajo kooperatiba ere, hartzekodunen aurrekonkurtsoan

Erredakzioa

2022/11/02

Etxetresnetarako plastikozko osagaiak egiten ditu Oiartzungo enpresa honek. Konkurtsoa aurkezteak ez du, dena dela, likidazioa ekarriko, Mondragon Korporazioko iturriek EiTBri jakinarazi diotenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Etxetresnaken egoerak beste biktima bat eragin du azken orduetan. Etxetresnetarako eta automobilgintzarako plastikozko osagaiak egiten dituen Tajo kooperatiba hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartuko da, Mondragon Korporazioko iturriek EiTBri jakinarazi diotenez.

Oiartzunen dago enpresa eta 113 langile ditu. Urte askoan Fagor Etxetresnakentzat osagaiak egin ditu kooperatibak baina azkenaldian, automobilgintzara bideratu dute negozioa. Hala, Fagorren krisiaren eragina ez da horren handia, kalte egin dien arren.

Hori horrela, eta Fagorrekin lotutako zorra birnegoziatzeko aurrekonkurtsoan sartzea erabaki du kooperatibak. Dena dela, prozesu honek ez du likidazioa ekarriko, hau da, enpresa ez dago arriskuan.

Enpresak dituen 113 langileetatik 35i eragingo die aurrekonkurtsoak, baina horietatik 15ek beste kooperatiba batzuetan lortu dute; beraz, 20 birkolokatzea falta da.