Itxi

Krisia Fagorren

Fagor Brandt Frantziako filialak ateak ireki ditu berriro

Erredakzioa

2013/12/17

Gaur goizean, Vendomeko 50 langile euren lanpostuetara itzuli dira (guztira 230 pertsonak egiten dute lan bertan). Makinak azaroaren 7tik amatatuta egon dira, epailearen erabakiaren ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Brandt filialaren Vendomeko lantegiak ateak ireki ditu gaur goizean, eta bihar enpresako gainerako lantokiek gauza bera egingo dute. Nanterreko epaile batek Fagor Branden ordainketak etetea agindu zuen azaroaren 4an.

Gaur goizean, Vendomeko 50 langile euren lanpostuetara itzuli dira (guztira 230 pertsonak egiten dute lan bertan). Makinak azaroaren 7tik amatatuta egon dira, epailearen erabakiaren ondorioz.

Fagorren filialak ia 2.000 langile ditu Frantzian, eta lau lantegi ditu, Aizenai eta La Roche-sur-Yon (Vendee), Vendome (Loir-et-Cher) eta Orleans (Loiret).

Bihar lanera bueltatuko dira Orleanseko 150 langile, Aizenaiko 70 eta La Rocheko 130.

Guztira, produkzioa egiten duten 1.200 langileetatik 400 lanera itzuliko dira datozen orduetan. Sindikatuen iritziz, mobilizazioen ondorioz lortutako "garaipena da", Paul Briglia (CGT) ordezkariak azaldu duenez.

Gainerakoak aldi baterako langabezia egoeran daude, baina, oraingoz, ez da kaleratzerik izan.