Itxi

Krisia Fagorren

Grumal eta Edesa ixteko espedienteak 15 egunen buruan etor litezke

Erredakzioa

2014/01/08

Gaur 'Berria' egunkariak jakitera eman duenez, espediente horien bidez kooperatibistak ez diren 340 langile kalean geratuko lirateke.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak Azpeitiko Grumal eta Basauriko Edesa enpresak ixteko espedienteak aurkez ditzake datozen 15 egunetan, Berria egunkariak argitaratutakoaren arabera.

Horren arabera, kooperatibistak ez diren 340 langile kalean geratuko lirateke espediente horren ondorioz.

Bart eman diete Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren konkurtsoa kudeatzen ari diren administratzaile judizialek langileen ordezkariei enpresa ixteko erabakiaren berri.

Grumalek 50 langilerentzako lan-karga daukala argudiatuta, Mondragon Korporazioaren barruan sartuko litzatekeen kooperatiba sortzea proposatu du, baina Korporazioak ez du proposamena onartu.

Hala ere, konkurtsoa kudeatzen duten administratzaileak Mondragonen ordezkariekin batzartuko dira datozen egunetan Grumal enpresaren inguruko proposamena berriro aztertzeko. Hamabost egun barru erantzunik ez bada, enpresa ixteko espedientea aurkeztuko dute.

Grumaleko langileek batzarrak iragarri dituzte mobilizazioen egutegia prestatzeko. Datorren astean, Grumal enpresako langileen ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako kideekin batzartuko da.