Itxi

Garagartza eta Eskoriatza

Fagorreko bi lantegi erosteko eskaintza egin du Cevital konpainiak

Erredakzioa

2014/02/18

Aljeriako konpainiak egindako eskaintzarekin 300 lanpostu salba daitezke. Eskoriatzan elektrotresna txikiak eta lapikoak egiten dituzte, eta Garagartzan bitrozeramika-sukaldeak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETBk jakin ahal izan duenez, Cevital Aljeriako konpainiak Fagor Etxetresnakeko (hartzekodunen konkurtsoan) bi produkzio lerro erosteko eskaintza egin du. Garagartzako eta Eskoriatzako egosketa-lerroak dira. Eskoriatzan elektrotresna txikiak (zukugailuak, xurgagailuak, txigorgailuak...) eta lapikoak egiten dituzte, eta Garagartzan bitrozeramikak.

Eskaintzak 300 lanpostu salba ditzake, baina ez dute operazioaren zenbatekorik zehaztu. Fagorrek porrot egin zuenetik bideragarritasun handiena aurkeztu duten bi produkzio lerroak izan dira. Ondorioz, saltzeko aukera gehien zituztenak ziren.

Bestalde, Aljeriako taldeak 100 milioi euro jarri ditu mahai gainean Frantziako Fagor Brant filialeko bi lantegi erosteko.

Orelanseko lantegiak labeak egiten ditu, eta Vendomekoak bitrozeramika eta gas sukaldeak. Horrela, beste 1.200 lanpostu salbatuko lituzke. Fagor Brandtek 1.800 langile ditu lau lantegitan, Frantzian.

Gainera, Aljeriako enpresak Poloniako lantegia erosteko borondatea azaldu du. Poloniako fabrikak garbigailuak egiten ditu. Bergarako Geyser lantegia ere salbatu daiteke. Valiant eta Fagor Etxetresnak konpainiek enpresaren % 50 dute bakoitzak.