Itxi

Tramitera onartu du

Fagor Irelandek bere markak Cevitali saltzeko baimena eman du epaileak

Erredakzioa

2014/02/27

Frantzian Orleans eta Vendomeko lantegiak eta Euskal Herrian Arrasateko eta Eskoriatzakoak erosteko eskaintza egin du Cevitalek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Irelandek bere markak (Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) Cevital Aljeriako taldeari saltzeko eskaera tramitera onartu du Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak.  Pedro Malagon epaileak Fagor Ireland Limitedek eta Eveac-Crowe Horwarth-Sayma administratzaileek egindako eskaera tramitera onartu du gaur, bere markak Cevital taldeari edota Exagon taldearen edozein sozietateri saldu ahal izateko.

Fagor Irelandek adierazi duenez, eskaintza 25 milioi eurokoa da. Frantzian Orleans eta Vendomeko lantegiak eta Euskal Herrian Arrasateko eta Eskoriatzakoak erosteko eskaintza egin du Cevitalek.

Bestalde, epaileak martxoaren 5era arteko epea eman du eskaintza gehiago jaso ahal izateko.