Itxi

Krisia Fagorren

Epaileak Fagorren markak saltzeko prezioa igo dio Cevitali

Erredakzioa

2014/03/14

Epailearentzat ez da nahikoa 25 milioi eskaintzea, eta proposamen hori "hobetzen" badu eta 35 milioi euro eskaintzen baditu, Fagorren markak erosteko baimena emango dio konpainia aljeriarrari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Etxetresnaken hartzekodunen konkurtsoa daraman Donostiako Merkataritza Arloko 1 zk.ko Epaitegiak ez dio Cevitali 25 milioi euroren truke Fagor Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook erosteko baimena eman, eta 35 milioi eskatu dizkio.

Pedro Malagon epaileak gaur kaleratutako autoan azaldu duenez, ez du talde aljeriarrak aurkeztutako eskaintza bere horretan onartzen, baina "baimena ematen dio eskaintza baldintza berberetan baina hobetuta egiten badu".

Hala, epaileak 35 milioi euro eskatzen dizkio Cevitali, eta horrela ordaindu beharko lituzke: 17,5 milioi euro salerosketa egiten den egunean, 6 milioi 2015eko martxoaren 31n, 6 milioi 2016ko martxoaren 31n eta 5,5 milioi 2017ko martxoaren 31n.

Cevital da Fagorren Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook markak erosteko proposamena egin duen bakarra.