Itxi

Krisia Fagorren

Fagor eta Edesaren likidazio-planei oharrak egiteko epea ireki dute

Erredakzioa

2014/04/14

Administrazio konkurtsalek elkarrekin aurkeztu dituzte enpresa bietako likidazio-planak, horien arteko “lotura estua” kontuan hartuta.

Donostiako Merkataritza Auzitegiak Fagor Etxetresnak S. Koop eta Edesa S. Koop enpresen likidazio-planei oharrak egiteko epea zabaldu du gaur, plana onartu ala ez erabaki aurretik.

Gaur argitaratutako eginbidean, aipatu auzitegiak onartu du likidazio-plana bulego judizialean uztea, nahi duenak kontsulta dezan. Horrez gain, plana “berehala” eskegiko dute Fagor Etxetresnak S. Koop eta Edesa S. Koop-eko webguneetan. Administrazio konkurtsalek elkarrekin aurkeztu dituzte enpresa bietako likidazio-planak, kontuan hartuta horien arteko “lotura estua”.

Orain, hamabost eguneko epea izango dute zordunek eta hartzekodunek proposamenak edota oharrak egiteko. Horrez gain, likidazio-plana langileen ordezkariei ere aurkeztuko diete.