Eskaintza loteslea
Fagorrengatik egindako eskaintza hobetu du CNAk, 1.300 enplegurekin
Erredakzioa
2014/06/20
CNA Kataluniako taldeak, Cata Etxetresnak markaren bitartez, Fagor, Edesa eta Aspes marken mantentzea hartuko luke bere gain, laguntza teknikoarekin batera.
CNA Kataluniako taldeak, Cata Etxetresnak markaren bitartez, Fagor Etxetresnakengatik egindako eskaintza hobetu du. Zehazki, eskaintza loteslea erregistratu du eta, 16 milioi eurorekin batera 1.300 enplegu eskaintzen ditu (zuzenekoak eta zeharkakoak), Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.
Ostiral honetan erregistratu du eskaintza Catak, eta hasieran egindakoaren aldean hobekuntza argia da. Izan ere, apirilean 16 milioi euro ordaindu eta 500 lanpostu sortzeko konpromisoa aurkeztu zuen.
Orain, 16 milioi euroei eusten die Catak, baina goiz ordaintzea eta lehen mailako banku bermeak ere gehitu ditu. Halaber, enpleguari dagokionez, hobera egin du eskaintzak: hasieran eskainitako 500 lanpostuen aldean 1.300 eskaini ditu orain (500 zuzenekoak eta beste 900 zeharkakoak).
Hala, Cata Etxetresnak Fagor, Edesa eta Aspes marken mantentzea hartuko luke bere gain, laguntza teknikoarekin batera.
Ekainaren 29an bukatuko da eskaintzak aurkezteko epea.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)