Epeka
Catak urria eta martxoa artean abiaraziko du Fagorreko ekoizpena
Erredakzioa
2014/08/19
Eskoriatzako eta Garagartzako lantegietako ekoizpena urrian abiarazi nahi du enpresak, eta gainerakoa, azaroa eta martxoa artean.
Cata Fagor Etxetresnak erosi duen Kataluniako enpresak gaur, asteartea, iragarri duenez, Eskoriatzako eta Garagartzako lantegietan urrian ekoizten hastea da lehen helburua, eta gainerakoetan, azaroa eta martxoa bitartean egitea.
Ohar baten bidez, enpresak jakitera eman du bi lantegi horien Zuzendaritza taldeko kideak eta produktua ekoizten duten langileak kontratatzen ari dela. "Ia denak bazkide eta enpresako langile ohiak dira", gaineratu du.
"CNAk Fagor iraganean lidertzara eraman zuten pertsonen esperientziaren eta baloreen aldeko apustua egin du", esan du.
Edesak Basaurin duen lantegiaren inguruan, Catak zehaztu du egindako azken proposamenaren arabera, ekoizpena 65 langilerekin hasi nahi dutela eta, pixkanaka, 98ra heltzea. Gainera, abuztuaren 25ean Bizkaiko Diputazioarekin bilduko da "datozen lau urteetarako proposamena zehazteko".
Bilera honen helburua "Basauriko lantegien etorkizuna aztertu eta adostea" da, ondoren "adostutakoaren gaineko xehetasunak" gizarteari zabaltzeko asmoz.
Halaber, Cataren arduradunen esanetan, proposamenaren "azken hobekuntza" kontuan hartuta, 65 langilerekin hasi dira galdarak, berogailuak eta termoak ekoizten, eta ondorengo urteetan 81, 89 eta 98ra igoko da kopuru hori.