Aktiboen salerosketa
Burutu dute Fagor eta Edesa erosteko 38,5 milioiko ordainketa
Erredakzioa
2014/11/04
Enpresak aste honetan berrekingo dio ekoizteari, baina astelehenean egingo du Garagarzako lantegiak lehenengo ekoizpen “garrantzitsua”.
Fagor Etxetresnak-en konkurtsoaren adiminstratzaileak Fagor eta Edesaren aktiboak eskuratzeko 38,5 milioi euroko ordainketa dagoeneko burutu dela esan dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, aurreko ostiralean CNA enpresak aktiboen salerosketa sinatu eta gero.
Gogorarazi duenez, aurreko uztailaren 29an Fagor eta Edesa enpresen ekoizpenaren gaineko informazio guztiaren berri eman zuten eta urriaren 31an ordaineketa egin zuten, aurretik adostutako prezioan (39,5 milioi).
CNAk bukatutzat eman du 155 pertsona kontratatzeko plana, baina urtea bukatu arte langile gehiago kontratazen jarraituko duela aurreikusi du, 200 langilera heldu arte.
Enpresak aste honetan berrekingo dio ekoizteari, baina astelehenean egingo du Garagarzako lantegiak lehenengo ekoizpen “garrantzitsua”.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)