Itxi

Atzeraldiaren aurkako plana

Confebaskek 600 milioi euroko funtsa sortzea proposatu du

Erredakzioa

2012/12/28

EAEko patronalak erakunde, alderdi, sindikatu eta enpresaburu guztien artean itun zabal bat adostea eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Confebask EAEko patronalak euskal herritarren aurrezkiekin 600 milioi euroko funtsa sortzea proposatu du, barne eskaria sustatzeko eta atzeraldiari aurre egiteko.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak azaldu duenez, funts horrekin atzeraldia - %1,3tik - %0,1era jaistea lortuko lukete.

Halaber, 1.700 enpresa ixtea eta 11.000 lanpostu galtzea galaraziko luketea gaineratu du. Hori horrela, langabezia-tasa ez litzateke handituko.

Funts horrekin, Confebaskek 'renove' planak sustatzea eta kultura, turismo eta denda bonoak ematea proposatu du, enpresek finantziazio alternatibak izan ditzaten. Izan eren, patronalaren aburuz, EAEren "benetako" ekonomiari 8.000 milioi euro falta zaizkio finantziazioan.

Funtsa Jaurlaritzak, foru aldundiek eta finantza erakundeek osatuko lukete, eta, horrekin, kredituak % 4an eman ahal izango lituzkete (egun % 7-8an daude).

Aipatu funtsa sortzea ez ezik, EAEko erakunde, alderdi, sindikatu eta enpresaburu guztien artean itun zabal bat adostea eskatu du, Moncloako Itunen antzera.