Lan-gatazka
Azpeitiko Corrugadoseko langileek bertan behera utzi dute greba
Erredakzioa
2014/05/08
Sei hilabeteko protestaldiaren ondoren iritsi den erabaki horren bitartez, argibideak ematera behartu nahi dute enpresa.
Sei hilabeteko greba mugagabearen ondoren, Azpeitiko Corrugados enpresako langileek bertan behera utzi dute protestaldia konpainiaren jabeari lan erregulazio espedientearen inguruko azalpenak eman ditzan presioa egiteko.
Borrokaldiaren emaitzei eta jasotako babes juridikoari (EAEko Justizia Epaitegi Gorenak bi sententzia eman baititu langileen alde) esker, borroka mota aldatu eta negoziazioei berriro heltzeko prest daude langileak.
Langileek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko borondaterik erakutsi, hor daudela lan erregulazio espedientearen eta soldata eta lanaldien inguruan Epaitegiak emandako ebazpenak, eta inposaketaren bidetik ez dagoela irtenbiderik. Beraz, negoziatzeko proposamena mahai gainean jarriko diote berriro enpresari.
Enpresaren bideragarritasuna ezin dela langileen bizkar soilik egon esan ondoren, langileek diote orain enpresari dagokiola pausoak ematea, eta ostiralean, goizeko zortzietan, lanpostuetan izango direla jakinarazi dute.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)