Itxi

Gabonetako saria

Ostiralean edo astelehenean jasoko dute funtzionarioek ordainsaria

Erredakzioa

2021/02/03

Asteazken honetan argitaratu dute Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean ekaineko aparteko soldata urtarrilera eta abendukoa uztailera aurreratzea ahalbidetzen duen legea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAEko funtzionarioek ostiralean bertan edo datorren asteko astelehenean jasoko dute aurreratutako aparteko soldata.

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu du 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera eta abendukoa uztailera aurreratzea ahalbidetzen duen legea, eta, beraz, euskal administrazioko 67.000 funtzionarioek ostiralean edo astelehenean aurrera kobratuko dute aparteko soldata, Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Hamargarren legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzaren lehenengo legea da aparteko soldatararen aurrerapena biltzen duena, eta abenduaren 28an onartu zen Legebiltzarrean, EAJren babesarekin eta gainerako alderdien abstentzioarekin. Irakurketa bakarrez onartu zen, zuzenketak jartzeko aukerarik gabe.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere gaur argitaratu dute Gabonetako sariaren ordaina ematea ahalbidetzen duen legea, beraz, bihartik aurrera kobratuko dute bertako funtzionarioek ere.