Itxi

''Oraindik gehiago falta da''

Susperraldi ekonomikoa ez da bi urtean helduko, EAJren ustez

Erredakzioa

2013/01/04

Aspiazu EAJren Diputatuen Kongresuko gai ekonomikoen bozeramailearen iritzian, "krisialdiak beste lau edo bost urte beharko du aurreko egoerara" bueltatzeko.

Pedro Aspiazu jeltzalearen artxiboko irudia. Aragazkia: EFE

Pedro Aspiazu EAJk gai ekonomikoetarako Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen ustez, "epe motzean ez da susperraldi ekonomikorik egongo, ezta bi urteren buruan ere". Haren hitzetan, "askotxo geratzen da sufritzeko, enplegu suntsipenari dagokionez ere ".

Diputatu jeltzalearen ustez, "ez da epe motzean gertatuko, eta ez du ematen bi urteko epean izango denik ere. % 2tik gora hazi behar da ekonomia, enplegua sortzen hasteko, eta,nire aburuz, hazkunde hori ez da bi-hiru urtean gertatuko".

Gaur egungo egoeraren aurrean, ordezkari jeltzaleak "euskal herritarrekin" eta Euskadin ere "beharrezkoa izango den ekonomiaren suspertzearekin" konpromisoa hartzeko eskatu dio Kutxabanki.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Aspiazu "ezkor" agertu da egoera ekonomiakoarekin eta aurreikuspenekin ere, "baita epe ertainean ere".

Bere iritzian, bakarrik posible izango da susperraldiaz hitz egitea "benetan, ekonomia enplegua modu jasangarrian sortzen hasten denean". "Ez hiruhileko jakin batean, uneko arrazoi bat dela eta, enplegua sortu edo suntsitu ostean", ohartarazi du.

Diputatu jeltzalearen ustez, "ez da epe motzean gertatuko, eta ez du ematen bi urteko epean izango denik ere. % 2tik gora hazi behar da ekonomia, enplegua sortzen hasteko, eta, nire aburuz, hazkunde hori ez da bi-hiru urtean gertatuko".

"Oraindik urte latzak ditugu aurretik, ekonomiari eta enpleguaren suntsitzeari dagokionez. Oraindik pairatzea falta zaigu", gaineratu duenez. Bere iritzian, "krisialdiko beste lau edo bost urte" geratzen dira "aurreko egoerara bueltatzeko".