Confebask
Lujuak 'denon artean hiru urterako itun handia egiteko' deia egin du
Erredakzioa
2013/01/04
Egoera "larria" ikusita, Confebaskek iragan ostiralean "krisiaren ondorioei aurre egiteko neurri sorta" aurkeztu zuela azpimarratu du.
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak "denon artean hiru urterako itun handia egiteko" deia egin du, bere ustez premiazko gaia baita "geroko lanerako lehen urratsa delako".
Gauzak horrela, "ezberdintasunak eta interes partikularrak alde batera uztea" proposatu du, "eztabaida antzuak, epe laburrekoak eta nahasiak" ekidin eta krisia "guztiok batera" gainditzeko.
Bere blogean idatzitako artikuluan dioenez, langabeziaren datuek "pairatzen ari garen egoera sozioekomikoa eta enpresariala oso larria dela adierazten duen beste datu bat baino ez da".
Proposamen sorta
Egoera "larria" ikusita, Confebaskek iragan ostiralean "krisiaren ondorioei aurre egiteko neurri sorta" aurkeztu zuela azpimarratu du.
Lujuaren hitzetan, "inoiz baino gehiago, erakundeetako, politikako, gizarteko eta ekonomiako eragileen beharra du guztiak elkarleanean ibili eta norabide berean bogatzeko, hausnarketa eginez, ikupegia izanez, eskuzabaltasuna agertuz eta ekintza komunak bultzatuz, 80ko eta 90ko hamarkadetako krisian egin genuen bezala".