Murrizketak
Jaurlaritzak sendagaien koordainketa ezartzeko agindua eman du
Erredakzioa
2013/01/15
Jon Darpon Osasun sailburuak eman du "pixkanaka" martxan jarriko den neurria ezartzeko agindua.
Jon Darpon Osasun sailburuak EAEn sendagaien koordainketa ezartzeko agindua eman du, baina prozesuak "denbora beharko du", Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakitera eman duenez.
Jaurlaritzaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan Erkorekak azaldu duenez, sendagaien koordainketa "pixkanaka ezartzeko agindua eman du Osasun sailburuak" eta martxan jartzea "ahalbidetuko duen sistema informatikoan lanean" dihardute.
Koordainketa ez omen da "egun batetik bestera" ezarriko: "Denbora beharko du".
"Auzitegi Konstituzionalak Eusko Jaurlaritzaren dekretua bertan behera utzi ostean, ez dago beste aukerarik, koordainketa ezarri behar da eta Jaurlaritza hortan ari da", adierazi du Erkorekak, koordainketaren eragina arintzeko neurriak aztertzen ari direla azpimarratu aurretik.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)