Elkarrizketa ETBn
Muñoz: 'Ezin da aurrekontua murriztu enplegua deusestatu barik'
Erredakzioa
2014/05/15
ELAko liderraren iritziz, "ez da bidezkoa" Jaurlaritza berriak krisian aurren egingo duen "ekarpena" sektore publikoan "enplegua murriztearena izatea".
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiaren arabera, "ezinezkoa da aurrekontuetan 1.400 milioi euroko murrizketa egin eta enplegurik ez deusestatzea". Muñozek aurka egin dio Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esandakoari.
ETBn egindako elkarrizketan, Muñozek esan du "ez dela bidezkoa" Jaurlaritza berriak krisian aurren egingo duen "ekarpena" sektore publikoan "enplegua murriztearena izatea".
Bestalde, eta Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizate Politika sailburuarek ELArekin egindako bilerara joan ez izana justifikatu du, bere asmoa Jaurlaritzarekin sailbuaren arduretatik haratago dauden gaiez hitz egin nahi duela argudiatuta.
Mezua Bilduri
Halaber, mezu zuzena bidali dio Bilduri, "ezkerreko alderdia" izan eta "erakundeetan ezkerreko politika egitea" ezinezkoa dela esanda, batez ere ELA eta antzeko eragile sozial "autonomoen" kritikek ezinegona sortzen badiete.
Muñozen ustez, sindikatuek erakundeetan hartutako "edozein erabaki" kritikatzeko eskubidea dute, eta, gauzak horrela, ELAk Gipuzkoako aurrekontuak kritikatu zituen. ELAko ordezkariaren esanetan, sindikatuak ez dio bere jarrera eta iritziak agertzeari "uko" egingo.