Aurreikuspena
Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du atzera 2013an, NDFren arabera
Erredakzioa
2022/10/26
'Munduko Ekonomiaren Perspektiba' txostenaren arabera, BPGa % 0,8 haziko da 2014an.
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako ekonomiari buruzko aurreikuspena aldatu du, eta horren arabera % 1,5 egingo du atzera ekonomiak 2013an eta BPGa % 0,8 haziko da 2014an.
Urrian, Tokion egindako hazkunde aurreikuspena jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak. Orduko datuekin alderatuta, aurreikuspenak hamarren bat eta bi hamarren txarragoak dira, hurrenez hurren.
Halaber, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera BPGak % 1,4 egingo du behera 2013an, duela lau hilabete aurreikusi baino hamarren bat gutxiago.
Eurogunea
Euroguneko ekonomiak % 0,2 egingo du behera 2013an, aurreko urtean jaitsiera % 0,4koa izan zen.
"Azken aldian aurrerapenak izan badira ere, Euroguneko ekonomiaren susperraldia atzeratu egingo da", Nazioarte Diru Funtsaren "Munduko Ekonomiaren Perspektiba" txostenaren arabera.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)