Itxi

Biztanleria Aktiboaren Inkesta

162.800 langabe zeuden Euskadin eta 52.600 Nafarroan, 2012ko amaieran

Erredakzioa

2013/01/24

Lurraldez lurralde, Arabak du langabezia tasarik altuena (% 18,3), Bizkaiaren (%17,15) eta Gipuzkoaren (%12,59) aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Langabezia hazi egin da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan 2012. urtean aurreko urteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

2012an 29.300 pertsona gelditu ziren lanik gabe EAEn, eta guztira 162.800 langabe daude. Laugarren hiruhilekoan lanik gabe dauden pertsonen kopurua % 3,22 hazi da, 5.100 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe.

Nafarroan 52.600 langabe daude, biztanleria aktiboaren % 17,15.

Lurraldez lurralde, Arabak du langabezia tasarik altuena (% 18,3), Bizkaiaren (%17,15) Nafarroaren (%17,15)eta Gipuzkoaren (%12,59) aurretik. 2012. urte amaieran Bizkaian 94.300 langabe eta 455.800 langile zeuden, Araban 29.000 langabe eta 129.400 langile, eta Gipuzkoan 39.500 langabe eta 274.200 langile.

EAEko langabetuetatik 84.500 gizonezkoak ziren eta 78.300 emakumezkoak. Bestalde, gizonezkoen artean langabezia tasa % 15,72koa da eta emakumezkoen artean % 16,6koa. D

Espainian, 5.965.400 langabe daude guztira, biztanleria aktiboaren % 26,02, eta azken lauhilekoan 187.300 pertsona gelditu dira lanik gabe.