Itxi

Datu berriak

De Guindos: 'Ekonomia bigarren seihilekoan haziko da berriro'

Erredakzioa

2013/01/25

Halaber, NDFk Espainiarentzako hazkuntza aurreikuspenak jaitsi ditu: hamarren bat 2013rako eta % 0,8 2014rako.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Luis de Guindos Ekonomia ministroak esan duenez,  Gobernuak Espainiako ekonomia "hirugarren hiruhilekoan egonkortasunera itzultzea eta % 0ko hazkuntza izatea" aurreikusi du. Halaber, laugarren hiruhilekoan "zertxobait haziko" dela gaineratu du.

Munduko Foro Ekonomikoan egindako prentsaurrekoan, Davosen (Suitza), De Guindosek adierazi du "Espainiako ekonomia aurtengo bigarren seihilekoan berriro hazteko egoeran" dagoela.

Halaber, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiarentzako hazkuntza aurreikuspenak jaitsi ditu: hamarren bat 2013rako eta % 0,8 2014rako, urriko proiekzioekin alderatuta.

De Guindosek esan du Espainiako Gobernuak neurri zehatz berriak hartuko dituela datozen asteetan, soldatetan malgutasuna handitzeko eta finantza publikoak hobetzeko.

Espainiako Gobernuak "enpresa txiki eta ertainentzako eta familientzako finantzaketa aukerak hobetzen" dituzten neurriak hartuko ditu, azaldu du.