Itxi

Espainiako Institutu Nazionala

Espainiako ekonomiak % 1,37 egin du atzera 2012an

Erredakzioa

2022/10/25

Urteko azken hiruhilekoan BPGak % 0,7 egin du behera, aurreko hiruhilekoan jaitsi zenaren bikoitza baino gehiago.

Argazkia: EFE

Espainiako ekonomiak % 1,37 egin du atzera 2012. urtean, asteazken honetan Espainiako Institutu Nazionalak kaleratutako datuen arabera. Halaber, BPGak % 0,7 egin du behera urteko azken hiru hilabeteetan.

Urria eta abendua bitartean ekonomiak % 0,7 egin zuen atzera, urteko hirugarren hiruhilekoan jaitsi zenaren bikoitza baino gehiago.

Espainiako Institutu Nazionalaren arabera, barne eskariaren beherakadak eragin du batez ere atzeraldia. Kanpo eskariak, bestalde, gora egin du.

Espainiako Bankuak aurreko astean eginiko estimaziokoak baino datu okerragoak dira. Espainiako ekonomiak % 1,3 egin zuen behera 2012. urtean, eta BPGak % 0,6 egin zuen atzera urteko azken hiruhilabetean, Espainiako Bankuak argitaratutako estimazioen arabera.

Bi erakundeek Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak baieztatu dituzte. Hasiera batean, ekonomiak % 1,5 egingo zuela atzera aurreikusi zuten, baina ondoren aurreikuspena % 1,3ra jaitsi zuten. Espainiako Institutu Nazionala eta Espainiako Bankua bat datoz ekonomiaren beherakada zerk eragin duen adierazteko orduan: barne eskariaren jaitsiera.