Itxi

Bestelako beharrak

Urkullu: 'Azpiegitura handietarako inbertsioak berrikusi behar dira'

Erredakzioa

2013/02/01

Lehendakariaren hitzetan, herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko garaia da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, "krisi garaian berrikusi egin behar dira" azpiegitura berrietako inbertsio handiak.

Urkulluk erantzun hori eman du Donostialdeko Metroaren proiektuaz galdetu diotenean; izan ere, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko sailburuak zalantzan jarri zituen proiektu hori eta Pasaiako kanpoko portua, krisia ez delako "proiektu faraonikoetarako garaia".

Lehendakariak azpimarratu du gai horretan ez dela "espekulazioetan" edo "lurraldetasun borroketan" eroriko.

"Krisi garaian gaude", eta horrek eragina du "Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen aurreproiektuan eta proiektuan, eta gainerako administrazioetan".

Azpiegitura handietarako inbertsioak berrikusi behar dira, Urkulluren iritziz. Horren hitzetan, "oraindik garaiz gaude herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko".