Itxi

Bilera

Europako Banku Zentralak % 0,75eko interes tasari eustea erabaki du

Erredakzioa

2022/10/25

Erabaki honekin euroguneko jarduera ekonomikoa bultzatu nahi du erakundeak.

Mario Drgahi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE

Europako Banku Zentralak (EBZ) bere horretan utzi du interes tasa; hots, % 0,75ean. Hala erabaki du erakundeak gaurko bileran. Erabaki horrekin euroguneko jarduera ekonomikoa bultzatu nahi dutela adierazi du Mario Draghi EBZko presidenteak.

Mario Draghik esan duenez, euroak dolarrarekin balioa irabazi izana "seinale ona" da, txanpon bakarrak konfiantza eragiten baitu berriro.

Merkatuek Europako Banku Zentralaren erabakia aurreikusi zuten; izan ere, finantza merkatuen gaineko konfiantza hobetu bada ere, oraindik ekonomiaren egoera ahula da, horien esanetan.

Bestalde, Europar Batasuneko estatuburuak ere elkartuko dira Bruselan, EBko aurrekontuen gainean hitz egiteko.

Mario Draghi Espainian izango da

Mario Draghik agerraldia egingo du otsailaren 12an Diputatuen Kongresuan. Horren hitzetan, agerraldi horren helburua Espainiako ordezkari politikoek herrialdeko ekonomiari eta Europako egoera ekonomikoari buruz duten iritzia entzutea da.

Italiarrak ukatu egin du Espainiako arazoetan muturra sartzeko asmorik izatea.

Draghiren agerraldia 14:00etan hasiko da, 90 minutuko iraupena izango du, eta saioa ateak itxita egingo da. Mario Draghik hitz egingo du lehendabizi, eta, ondoren, talde parlamentarioen bozeramaileek beren proposamenak aurkezteko aukera izango dute.