Legebiltzarrean
Haurreskoletan bi hizkuntzak erabiltzea defendatu dute EAJk eta PPk
Erredakzioa
2013/02/07
Bestalde, Eusko Legebiltzarreko alderdiek, EH Bilduk ezik, euskal sektore publikoa arrazionalizateko estrategia eskatu diote Jaurlaritzari, tamaina eta gastua murrizteko.
Eusko Legebiltzarreko alderdiek, EH Bilduk ezik, euskal sektore publikoa arrazionalizateko estrategia eskatu diote Jaurlaritzari, tamaina eta gastua murrizteko.
EAJ, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek proposamenaren aldeko botoa eman dute. Sektore publikoaren tamaina eta gastua murrizteaz gain, erakunde publikoen kopurua murriztea ere eskatzen dute, "Administrazioa eraginkorragoa, modernoagoa eta gardenagoa" izateko.
Halaber, murrizketaren helburua erdiesteko laguntza eskatu diete Foru Aldundiei eta Eudeli, politika publikoak koordinatzen eta sektore publikoaren "eraginkortasun handiena" lortzen lagun dezaten.
EH Bildu: 'Sektore publikoa indartu egin behar da'
Igor Lopez de Munain EH Bilduko bozeramaileak koalizio abertzalearen jarrera azaldu du. Bere ustez, onartutako proposamena "sektore publikoari egindako erasoa da", eta helburu bakarra euskal administrazio publikoa "ahultzea" da, pribatizazioak egin eta Jaurlaritzaren "aldekoek" etekina atera dezaten.
"Krisiaren aurrean, zerbitzu publikoak indartu egin behar dira, eta ez alderantziz", laburbildu du Lopez de Munainek.
Hizkuntzak Haurreskoletan
Haurreskoletan Euskadiko bi hizkuntza ofizialak erabiltzearen aldeko botoa eman dute EAJk eta PPk Legebiltzarrean. Izan ere, PPren ustez, orain arte "gaztelania baztertu" egin dute.
Testua zuzenketa gisa aurkeztu dute PPko legebiltzarkideek eta UPyDren babesa ere lortu du. EH Bilduk kontrako botoa eman du, eta PSE-EEk, berriz, abstentzioaren alde egin du.