Itxi

Eustaten datuak

EAEko ekonomiak % 1,2 egin du behera, 2012an

Erredakzioa

2013/02/08

Barne produktu gordina % 0,5 jaitsi da azkeneko hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak % 1,2 egin du behera 2012. urtean, Espainian baino ia bi hamarren gutxiago.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan kaleratu ditu 2012ko laugarren hiruhileko datuak. EAEko barne produktu gordinak % 0,5 egin du behera 2012ko laugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuta. Espainian, bestalde, epe berean % 0,7 egin du atzera ekonomiak.

Laugarren hiruhilekoz jarraian ekonomiak atzera egin du EAEn. Azken bi hiruhilekoetan % 0,5 egin du behera Euskadiko barne produktu gordinak.

2011ko hiruhileko berarekin alderatuta, % 1,7 jaitsi da barne produktu gordina.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, BPGak behera egiten jarraituko du datozen hilabeteetan, neurri apalagoan bada ere.