2012ko datuak
Euskadik defizit helburua bete du
Erredakzioa
2020/03/20
Iaz, erkidego gehienek (hamaika) bete zuten aurrez ikusitako defizita: BPGaren % 1,5. Gutxien Extremadurak izan zuen (% 0,69), eta Valentziak gehien (% 3,45).
Euskadik bete egin zuen 2012ko % 1,5eko defizit helburua, eta % 1,39ko defizitarekin itxi zuen urtea, Ogasun Ministerioak eskaini dituen datuen arabera.
Iaz, erkidego gehienek (hamaika) bete zuten aurrez ikusitako defizita: BPGaren % 1,5. Gutxien Extremadurak izan zuen (% 0,69), eta Valentziak gehien (% 3,45).
Defizit handiena erkidego hauek izan dute: Valentzia, Katalunia, Gaztela Mantxa, Andaluzia, Balear Uharteak eta Murtzia.
Hauek izan dira 2012an erkidegoek izan dituzten defizita, erkidegoz erkidego: Euskadi (% 1,39), Katalunia (% 1,96), Galizia (% 1,19), Andaluzia (% 2,02), Asturias (% 1,04), Kantabria (% 1,13), Errioxa (% 1,04), Murtzia (% 3,02), Valentzia (% 3,45), Aragoi (% 1,47), Gaztela-Mantxa (% 1,53), Kanariak (% 1,23), Nafarroa (% 1,34), Extremadura (% 0,69), Balear Uharteak (% 1,83), Madril (% 1,07) eta Gaztela eta Leon (% 1,4).
2011n, Euskadiko defizita % 2,56koa izan zen eta, 2010ean, % 2,49koa.
Murrizketarik ez
Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, defizita murrizteko 2012an egindako esfortzuak "2012an neurri gehiago ezarri behar izatea eragin du".