Langabezia
Bost milioi langabe baino gehiago daude lehenengo aldiz Estatuan
Erredakzioa
2013/03/04
Otsailean % 1,55 hazi da langabezia EAEn, eta % 1,67 Nafarroan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
% 1,55 langabe gehiago zenbatu zituzten otsailean EAEn, 2.725 gehiago hain zuzen ere, eta guztira 178.006 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
Aurreko urtearekin alderatuz gero, 2012ko otsailean baino 18.676 langabe gehiago dago EAEn, % 11,72ko igoera izan baita.
Lurraldeka, Araban 521 langile gehiago daude langabezian (% 1,87), Gipuzkoan 749 gehiago (% 1,51) eta Bizkaian 1.455 gehiago (% 1,49).
Nafarroa
Nafarroari dagokionez, bertan ere hazten jarraitzen du langabezia-tasak. Otsailean 927 pertsona gehiago joan dira langabeziari, % 1,67, eta guztira 56.524 langabe daude Foru Erkidegoan, duela urtebete baino % 8,82 gehiago.
Espainiako Estatua
Espainiako Estatuan, lehenengo aldiz bost milioi langabetik gora daude, 5.040.222. Otsailean 59.444 pertsona gehiago joan dira langabeen zerrendara, eta iaztik, % 6,96 igo da langabe kopurua.
Hidalgok zuhurtzia eskatu du
Engracia Hidalgo Estatuko Enplegu idazkariak esan du "zuhurtziaz" aztertu behar direla langabezia datuak datozen hilabeteetan, Barne Produktu Gordinaren jaitsiera % 1,4koa izan delako.
Langabezia datuak aztertzeko emandako prentsaurrekoa azaldu duenez, langabeziaren joera "hobea" da aurreko urteen aldean, baina "adi" jarraitu beharra dago.
Hidalgok azpimarratu du "ohikoa" dela otsailean langabezia datu txarra ematea, baina atzeraldia izateko, langabeziaren joera hobetzen ari dela eta geroz eta enplegu gutxiago suntsitzen dela.
Lan-erreformari dagokionez, ez duela enpleguaren sorkuntza eragingo, baina egoera iraultzen lagunduko duela esan du.
Sindikatuek zorroztasunari egotzi diote igoera
Euskadiko sindikatuek administrazio ezberdinek abian jarritako zorroztasun neurriei eta lan erreformari egotzi diete otsailean EAEn izan den langabe kopuruaren igoera.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)