Itxi

Elkarrizketa Radio EUskadin

Diru-sarrerak berriz kalkulatzea 'posible' dela dio PSE-EEk

Erredakzioa

2013/03/26

Jaurlaritzak hala egin ezean, osoko zuzenketa aurkeztuko dutela berretsi du Iñaki Arriolak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkariak aurtengo Aurrekontuen lege-proiektuan diru-sarreren arloa "berriz kalkulatzea" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta hala egin ezean, osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela berretsi du.

"Diru-sarreren kalkulua txarto eginda dagoela uste dugu, ez baitituzte kontuan hartu BEZagatik bilduko dena, zerga berrien bilketa ezta Kupoa ere", azaldu du, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Horren esanetan, PSE-EEk ez du atzera egingo osoko zuzenketa aurkezteko asmoan, eta, Jaurlaritzak oposizioari "erantzukizuna" eskatu diola eta, "erantzukizun gorena" Gasteizko Gobernuak duela esan du.

"EAJk gutxiengoan gobernatzea erabaki zuen", gogorarazi du Arriolak, eta, horrenbestez, "horri dagokio aurrea hartzea, baina oraindik ez du egin, hartu-emanak oso eskasak dira".

Gipuzkoako proiektuei dagokienez, Jaurlaritzak lurralde hori "sakrifikatu" duela salatu du Arriolak, "baina ez du berdin egin Bizkaian eta Araban".