Manifestazioak
Langabezia eta 'gazteen erbestealdia' salatzeko protesta, Madrilen
Erredakzioa
2013/04/07
Madrilen ez ezik, Espainiako beste hainbat hiritan ere egin dira protestak, baita Europako hainbat hiriburutan ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ehunka lagun kalera atera dira Madrilen, prekarietatearen eta gazteen arteko langabezia tasa altuen aurka protesta egiteko. Ildo horretan, lan aukerak izateko erbestera joatera behartuta daudela salatu dute bertan bildu diren gazteek.
Madrilen ez ezik, mobilizazioak egon dira Bartzelonan, Palman eta Zaragozan, besteak beste. "Etorkizunik gabeko gazteria" plataformak deitu ditu protestak.
Madrilen, Atochan bildu dira gazteak "Ez goaz, bota egiten gaituzte" lelopean. Ramos Espinar "Etorkizunik gabeko gazteria" plataformaren bozeramaileak esan duenez, krisiaren kudeaketa politikoak espainiarren gizarte eskubideak gutxitzea ekarri du.
"2011n, PPk eta PSOEk defizita kontrolatzeko Konstituzioaren erreforma adostu zutenean, herritarren gehiengoa alde batera utzi zuten gizarteak sortu ez duen zorra ordaintzeko, banketxeen onurarako", adierazi du.
"Egoera horrek eramaten gaitu erbestera", esan du eta 2008 eta 2012 artean, 300.000 lagun Espainiatik joan direla gaineratu du, gehienak gazteak.
Informazio gehiago (1)