Bazkideen batzarrak
Fagor Etxetresnakeko bazkideek soldata berriz jaistea onar dezakete
Erredakzioa
2022/11/02
Euskadi Irratiak jakin izan duenez, Kontseilu Berria barne plataformak ez du aurkako botoa sustatuko eta, ondorioz, neurriak aurrera egingo du, ezusterik ezean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fagor Etxetresnak konpainiako bazkideek batzar erabakigarriak egingo dituzte egunotan, eta segur aski soldatak berriz jaistea onartuko dute.
Laugarren urtez jarraian, Fagor Etxetresnak galerak izan zituen 2012an, 89 milioi eurokoak hain zuzen ere. Hori horrela, konpainia hori salbatzeko "elkartasun funts" bat sortzea bozkatuko dute Mondragon korporazioko bazkideek maiatzaren 13an.
Hori baino lehen, baina, Fagor Etxetresnako langileek beste neurri bat bozkatuko dute: soldatak berriz jaistea. Lehen batzarra Arrasaten egin dute, astearte honetan, eta 2.000 bazkide inguru bildu dira Uarkape frontoian. Bihar, berriz, beste hitzordu bat dute Basaurin.
Egun, soldataren % 86 kobratzen dute, eta orain % 80 baino ez kobratzea bozkatuko dute. Euskadi Irratiak jakin izan duenez, Kontseilu Berria barne plataformak ez du aurkako botoa sustatuko eta, ondorioz, neurriak aurrera egingo du, ezustekorik ezean.
Plataformak hautagaitza aurkeztu du Kontseilu Errektoreko presidentetzarako, eta hainbat aldaketa proposatuko ditu abenduan onartutako plangintza estrategikoan. Batik bat, Arrasaten eta Basaurin aurrez ikusten diren 400 lanpostu murrizketaren eta ekoizpenaren zati handi bat Poloniara eramatearen aurka dago Kontseilu Berria.